Etxean egotearen eta nonbaitekoa izatearen esanahia aztertzen duen saiakera. Errealizadoreak argazkiak, mapak eta Google Earth erabiltzen ditu tokiak konektatzeko; bere iraganeko tokiak ez ezik, bere familiaren migrazio historia konplexuari dagozkion tokiak ere konektatzen ditu, Hitlerren garaiko Alemania eta Mao Zedong-en garaiko Txina, esaterako. Ez dago argi zer den erreala eta zer birtuala: asko hurbildu arren, inoiz ez gara iristen etxean egotera erabat.
Melisa Liebenthal
Melisa Liebenthal zuzendari argentinarrak Buenos Aireseko Zinema Unibertsitatean, Kubako Zinema eta Telebista Nazioarteko Eskolan (EICTV) eta Frantziako Le Fresnoy - Studio national des arts contemporains/Arte Garaikideko Estudio Nazionalean egin ditu ikasketak. Bere lanean, estetika hibridoa eta saiakera arakatzen ditu, historia intimoak zentzu politikoa duten hausnarketekin gurutzatzeko. Hainbat sari jaso ditu bere filmengatik Rotterdam, BAFICI eta Queer Lisboan, eta nazioarteko jaialdi ugaritan izan dira ikusgai film horiek.