Artistak bere filmen proiekzioetako ikusleak grabatu zituen, San Franciscoko Gay Harrotasunaren Astean. «Agerian jarri nahi nituen emakumezko ikusleen aniztasuna, sofistikazioa, hausnarketa, dibertitzeko joera, sedukzioa, detaileak, sotiltasuna. Ikusleek beren film propioa egitea nahi nuen. Muga nazionalen eta chauvinismoaren gorakadaren garai hartan, mugetatik eta kulturetatik haratago zeuden emakumeen irudiak aurkitu nituen, kultura desberdintasunen bozeramaile ere baziren emakumeenak».
— Barbara Hammer.