Avalanche ikus-entzunezko muntaia zehatz bat da, zuzeneko banda eta edizioarekin. Avalanche-k ikuslea Hichi- ghera eramaten du, hots; hutsik dagoen munduko hiri altuenetariko bat, Tayikistán eta Afganistán bereizten dituen Pamir mendikatean kokatuta, eta munduko eskualde ezezagunetariko eta urrutienetariko bat. Pamir mendikatea misteriotsu bezain liluragarria da, tradizio zaharrenetariko eta hobeto kontserbatzen direnetariko batzuen babesa da. Avalanche bertako proiektu zehatz bat da, kokapenaren, jaialdiaren edo jasotzen duen lekuaren arabera sortua eta garatua. Punto de Vista jaialdirako hamargarren haragitze honetarako, Xabi Erkizia musika artista eta musika- riaren lankidetzarekin jardun du, jaialdiaren astean zehar, lekua eta bolborategia laborategi ireki eta entsegu areto bilakatu dira, ikus-entzunezko bat-bateko saioekin eta zueneko edizioarekin.
Muxutruk eserlekuak agortu arte