Babakiueria herrian aborigen beltzek zuriak baztertzen dituzte gizartean eta lan munduan.Filma politika aldetik adeigabea da. Featherstonek rolak aldatzen ditu eta Australiako arrazagatiko diskriminazioaren gaitza jorratzen du, buelta emanda. Modu satirikoan, 1910etik 1970era aborigenei ebatsitako belaunaldien historia salatzen du, eta lehenbiziko australiarrak ia desagerrarazi zituen egia deserosoa azaltzen digu, ironia garratzarekin.
Don Featherstonek berrogei dokumental baino gehiago ekoiztu, zuzendu eta idatzi ditu, hainbat gairen ingurukoak: musika, zientzia, kirola, historia eta artea, besteak beste.Swinburneko Zinema eta Telebista Eskolan graduatu zen. BBC erakunderako eta The South Bank Show telebista programa ospetsurako lanak egin ditu.Bere lanetan estiloaren aldeko apustua egiten du eta produkzioa asko zaintzen du. Hala, nazioarteko hainbat sari jaso ditu, jaialdi hauetan, besteak beste: Tokioko IECF Hi-def Festival, Torontoko Hot Docs Festival, San Francisco Film & TV Festival, Festival International du Film sur l'Art-Montreal eta Chicago Film Festival. Horrez gain, Bafta eta Emmy sarietarako hautatu dute.