Bamssi

HerrialdeaBelgika / Tunisia Año2024 Iraupena26 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaArabiera ZuzendaritzaMourad Ben Amor JaialdiakCourtisane, Alternative Film

Estreinaldia Espainian

 

Errepidea, etxea, giltza, animaliak, Bamssi. Instagram-eko istorio baten presa duten irudiek itsasoa gainditzen duen elkarrizketa sortzen dute familia baten barruan: Mourad eta Fairuz, Tunisia eta atzerria. Denbora aldi berean astiro eta agudo igarotzen da.

Zirriborratu ote dezake inork mundu osoa harekin bizi diren animaliak filmatzearen ekintza soilean? Txakurrak, katuak, ardiak eta oiloak bizi dira Mourad Ben Amor tunisiar zinemagile gaztearen inguruan. Zinemagileak samurtasunez eta trebeziaz filmatzen ditu paseoko eta bizitzako lagunak.

Fairuz Ghammam belgikar zinemagilearen eta bere lehengusu gazteenaren, Mouraden, arteko sormenezko harremana da film honen abiapuntua. Mouradek, hamasei urte besterik ez zituela, hura bezala zineman aritzeko grina adierazteko gutun bat idatzi zion. Mugen distantziak bereizitako elkarrizketan, Ghammamek bere eguneroko unibertsoaren xehetasunak behatzera eta deskribatzera animatzen du Ben Amor.

Mundutarraren eta txeratsuaren artean, zinemagilearen begiradak ahots kritiko bat modulatzen du, filmatutako materiala isil-misilka blaituz doana: Bamssi txakurraren laztan bakoitzean aurkitzen dugu, Saïda katuaren kumeen jaiotzan, errepidean, olibondoen artean, itsasorantz. Ontasun horretatik keinu politikoa sortzen da, ainguralekua munduan. Ametsak eta kontzientzia.

Anna Brufau

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.