DCP
Kolonbiako askapen batailak gertatu ziren paisaia zehatzetan Simon Bolívarren espirituari dei eginez, Bicentenario lanean erritual sozial garaikideak azaleratzen dira, inkontziente sozial eta politikoaren sakon-sakonenean aurkitzen den gaur egungo indarkeria betikotzen duten erritualak. Bere kanpainatik berrehun urte igaro direlarik, Bolívarren espiritua mistizismo politikoaren, doktrina eztabaidaezinaren eta enigmaren arteko nahasketa bihurtu da, edo, agian, kontinente oso baten iruditeria kolektiboan txertatu den madarikazio. Sorginkeria hori da Bicentenario lanak berritu nahi duena eta, agian, exorzizatu.
- Filmografia:
Bicentenario (2020), La pesca (2017), Nuestro Monte Luna (2015), Speaking into the Air (2014), Jelena's Song (2010), Presidio Modelo (2009)
International Film Festival Rotterdam, Camden International Film Festival, Muestra Internacional Documental de Bogotá, Berlinale, FICUNAM
Estreinaldia Espainian
Pablo Álvarez-Mesa
Pablo Alvarez-Mesa errealizadorea eta zinematografoa da. Bere filmak nazioarteko zinema jaialditan ikusi izan dira, hala nola Rotterdam, Camden IFF, Hot Docs, Visions du Réel eta RIDM jaialdietan. Bere azken lanak, La pesca, Visions du Réel jaialdiko nazioarteko film dokumental labur onenaren saria eskuratu zuen 2017an. Pablo Berlinale Talents eta Canadian Film Centre (CFC) zentroetako ikasle ohia da.