Oraingoan kamera espioi hegazkin baten hegoetara igoko da 90eko hamarkadaren amaieran, aireko bataioan, planetan gehien babestutako lekuan: Silicon valley, Kalifornian. Leku horretan, Sony, Apple, Lockheed, Hewlett Packard, Oracle, Yahoo,... enpresek etorkizuna asmatu eta arretaz gordetzen dute segurtasunarengatik kamerak egotea galarazten duen sekretismoa. BIT deitzen da kontrolatutako hegazkinaren hegoetan esperimentu arrakastatsua egiten duen informazio-agentzia, eta anaiahandi txiki bat eskaintzen digu airetik ikusteko gure aroko poligonorik handiena. Bitxikeria moduan, hor sortu zen informazioa airean ibiltzearen gaineko ideia, eta, gaur, paradoxikoki, Google Earth-ek hegaldi bera egiteko aukera ematen digu, etxetik irten gabe.