Basker filmetik bereizi ezinda, Bonde i Baskerland filmak Grenholm-ek eta Olson-ek egindako Euskal Herriaren erretratu kolektibo berezia osatzen du. Baserriko bizitzan oinarrituta, filmak izaera etnografikoagoa du eta baserriko bizitza azaltzen du (Nafarroa iparraldeko paisaia ederren eta hainbat herritako, horien artean, Arantzako, estanpa batzuk eskaintzeaz gain) Ataunen (laiekin goldean, taloak egiten eta, hori guztia, aita Barandiaranen aholkularitza eta begirada zorrozpean) eta Bergarako Itxasmendi baserrian (egunerokotasuna naturaltasun harrigarriz txunditzen da) filmatutako estanpen bitartez. Dokumentua euskalarientzako urrezkoak diren irudiekin amaitzen da: Maurizia Aldeiturriagaren musika bikaina panderetarekin, zeinak, bere senar Vancio Bernaolarekin batera, jota bat interpretatzen duen gaztelaniaz Elixabiti baserriko sukaldean (Artea-Bizkaia).
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 165
"> Zerrendara itzuli