Estatu Batuetako gerra ondoko familia pelikulak eta hiri inguruko kultura sakontzen ditu, emakumeen heziketa jorratze aldera. Etxeko artxiboak arretaz behatzen ditu, motelduz eta errepikatuz. Zuzendariak, mugimendu, begirada eta jarrerak nabarmenduz, neska gazteak “emakume perfektu” bihurtzeko nola “etxekotzen” dituzten agertzen du. Keinu gozoenak “xehatzen” dituen komedia bat da.
Zinemaldiak
Oberhausen 2004, New York Film Festival 2003, Chicago Ear Play Festival 2004, BAM New Wave Festival 2003; Onion City Festival 2004, Festival des Cinemas differents de Paris: NEMO, Paris 2005.
Abigail Child multimedia artista bat da. Ikus-entzunezkoen mugak behartzen dituzten muntaia bereziak egiten ditu eta bere lana, LA Weekly aldizkariaren arabera, “bikaina eta ernagarria da… zuzendari lan sutsu eta politikoa egiten du eta, aldi berean, forma asko zaintzen du”.Childek This is Called Moving: A Critical Poetics of Film (2005) liburua idatzi du eta orain bere azken lana editatzen ari da Italian: Percy eta Mary Shelleyren bizitzei buruzko ametsezko etxeko pelikula sail bat.Childen 80. hamarkadako filmek sexualitatea esploratzen dute, narrazioaren forma berridazteko muturreko estrategien bitartez.Pelikula horietako batzuk New Yorkeko Arte Modernoaren Museoko eta Parisko Pompidou zentroko bildumetan daude, besteak beste.
Filmagintza hautatua
Covert Action (1985)
Mayhem (1987)
B/Side (1996)
Below The New (1999)
Surface Noise (2000)
To and No Fro (2005)
Mirror World (2006)
Ligatures (2009)
Riding the Tiger: Letters from Capitalist China (2010)