Estreinaldia Nafarroan
Zuhaitzen zelula geruza, “cambium” izenekoa, enborra eta sustraiak zeharkatzen dituen mintz aldakor bat da, hazkuntza eragilea. Nafarroako Pirinioetan, komunitate batek erabaki du pinudi bat moztea, antzinako soroak eta larreak berreskuratzeko.
Artzibargo lursail txiki bateko pinuak botatzeko proiektuaren aurrean, Marina Lameiro eta Maddi Barber zinemagileek baso hori filmatzeko erabakia hartu zuten, bertako espiritua, haurtzaroko jolasak eta naturaren indarra oroimenean finkatzeko. Hori izan zen gaur egun Cambium osatzen duen diptikoaren lehen zatia; 2021ean estreinatu zen, Paraíso izenburupean.
Zenbait urte geroago, Nafarroako zinemagileak pinudi berera itzuli ziren, bertako baso mozketa eta bilakaera erregistratzeko. Naturarekiko kontaktua indarkeriatik salbuetsita ez dagoelako ebidentzia dute abiapuntu. Gizakiek eraldatu egiten dute, eta alderantziz. Eta egiaztapen horretan, aurkako sentimenduen amalgama horretan —paradisua eta haren berehalako eraldaketa erradikala—, Barber eta Lameiro zinemagileek paisaiarekiko duten begirada maitekor eta, aldi berean, zorrotzak indarra eta zehaztasuna irabazten ditu.
Denbora bikoitz horrek eta pinudiaren presentziak eta absentziak iradokitzen duten kontrastearen bidez, hobeto ulertzen da zuhaitzekin komunikatzeko, ospatzeko eta paisaian irauteko hasierako beharrizana: lehenengo erregistroak, agian, esker oneko egintza bat du, eta, gero, baso mozketa batere nostalgiarik gabe dokumentatu behar da, aldaketa, lana eta atsedena ahalbidetuko dituen teknologia erakutsiz. Eraldaketa horretan, lurrarekiko errespetua eta naturaren denborak eta zikloak onartzeko beharra sentitzea berriro, bai eta gizakiek naturarekiko duten interdependentziazko eta errespetuzko harremana ere.
Anna Brufau