Turistek argazkiak ateratzen dituzte etengabe, tratuak egiten dituzte eta Sonny eta Cherrek I got you babe abesten dute. Bitartean, Ginea Berriko papuarrak haien herrixketara benetako gizaki basatien esperientziaren bila heltzen diren turista tropelen oldarrak saihesten saiatzen dira. O’Rourkek, garraztasunez eta jenio biziaz, mendebaldarrek turista gisa eta bertakoek primitibo gisa dauzkaten rolak aztertu zituen, eta modernitatearen erretratu mingarria egin zuen. Etnografia alderantzikatuaren film klasiko horren hasierako aipuak dion moduan: “Lur arrotzean, ez dago ezer arrotzagorik hara bisitan joandako arrotza baino”.
Dennis O’Rourke Brisbanen jaio zen (Australia) 1945ean.Gaztetan, 16 urte zituela, Pazifikoko uharteetan eta Asia hego-ekialdean bidaiatu zuen, eta baserritar, arrantzale eta cowboy gisa lan egin zuen, baita petrolio plataforma batean ere.Pixkanaka argazkigintza maitatzen hasi zen eta, dokumentalak egin nahi zituela erabaki zuenean, Sidneyra joan zen bizitzera.ABC katean lorezain lanetan aritu zen lehendabizi.1974tik 1979ra Ginea Berrian egin zuen bizimodua, deskolonizazio prozesu bete-betean.Bere lehen pelikula, Yumi Yet-Independence For Papua New Guinea, txalotu egin zuten nazioartean.Amsterdamgo Zinemaldian, Berlinalen eta Londresko Arte Garaikidearen Institutuan O’Rourkeren lanaren atzera begirako jardunaldiak egin dituzte. 2005ean Don Dunstan saria jaso zuen, Australian zinemaren industriari egindako ekarpenen aintzatespen moduan.Eman dizkiote, baita ere, Sundance Zinemaldiko Director's Prize for Extraordinary Achievement saria eta Berlingo Zinemaldiko epaimahaiaren aipamen berezia.