Cardón cardinal duela hogeita sei urteko gertaera baten ikerketatik sortu da; hain zuzen, kaktus erraldoi bat du jatorri, hamazazpi metroko altuerako eta hemezortzi tonako Pachycereus pringlei bat, zeina Kalifornia Behereko basamortutik Sevillako 92ko Erakusketa Unibertsaleko Mexikoko Pabiloiko lorategira eraman zuten. Ondoren, kaktusa Sevillako Udalaren esku gelditu zen eta, gaur egun, bizirik dirau pabilioia izan zenaren hondakinetatik gertu.
- Filmografia:
Cardón cardinal (2020), Brave wounded blows (2019), A dónde irá veloz (2017), Pongamos que hablo de Madrid (2016), 111-119 Generalísimo/Castellana (2016), Folklore III (2015)
Mundu-mailako estreinaldia
Patricia Esquivias
Patricia Esquivias Caracasen jaio zen 1979an eta Madrilen bizi da. Narratzailea da, eta bere bideo eta instalazioetan aztertzen du nola osatzen diren gizarte harremanak, bazterkeria eta suntsipen ekintzak dakartzaten mekanismo sinbolikoen eta narratiboen bidez. Gertaerak, pertsonaiak, kulturaren objektuak, herri kulturako fenomenoak, artxiboko irudiak edo oharkabean joandako istorioak abiapuntutzat hartuta, Esquiviasek narrazioak artikulatzen ditu iragana zalantzan jartzeko edo fikzio bihurtzeko.