Hegaldiarekiko grina soberan ikusten da abiazioaren kixote horiengan. Irteera bakoitzean bizia arriskuan jartzen dute, eta, estatistikaren arabera, egun batean, %90a ez da bizirik itzultzen. Helburua da haragia garraiatzea baso galdutik Andeen beste aldera (Bolivian), eta itzulerako bidaian elurrez betetako gailurrak doi-doi ukituaz igarotzen dira, beraiek konpontzen dituzten artisau-hegazkinetan, 7.000 kilorekin gehiegi kargatuta. Iruñako Enrique Urdanozek, kamera erabiltzeko duen trebetasunarekin, haizearen azken urregin horietako bat harrapatzen du: Walter Ballivián kapitaina. Zaila da hartaz ez maitemintzea, jakinik zortzi tximistatatik bizirik atera dela eta bi motorrak hondatuta izanik lur hartzeko gai izan dela. Curtis, B17, Comber 440… Hark nahiago du hegazkin basatiaz, leialaz eta nobleaz hitz egitea. Haren lekukotza funtsezkoa da zeruko oinezko horien bidaia ixteko, airean geratuko diren hiru eten-puntuen irudipean heriotza sumatzeko gai diren izaki bezala.