Casa Blanca, kasu honetan, Habanako Golkoko herri arrantzale txiki baten izena da. Han bizi dira zorrotza bezain poetikoa den film honetako bi protagonistak: Nelsa eta Vladimir, ama-semeak; ama adineko emakumea eta semea, berriz, down sindromearekin. Bata zein bestea ez dira beren kabuz beren buruak gobernatzeko gai, baina, elkarrekin, euren bizitzekin aurrera jarraitzeko makinaria bikaina osatzen dute. Bizimodu soilak, murmurioz eta laztanez beteak, baina, baita, urruntzeko mehatxupean daudenak ere. “Printze jaio zinen”, esaten dio amak semeak bainatzen laguntzen dion bitartean. Elkarrekin partekatzen dute ohea, Kubako kantoi batean, euren ametsen errege diren lekuan.