Cat Power, Benjamin Smoke agertzen den Benjamin musikariaren omenez idatzi du abesti hau. Cat eta Benjamin lagunminak izan ziren urte askoan zehar; bi-biak iritsi zuren heldutasun musikalera Atlantako zirkuitu komertzialeko agertokietatik urrun. Jem Cohen eta Peter Sillen-ek zuzeneko abestia dokumentatu dute, Brooklyn-eko auditorio batean.
Jem Cohen
1962an, Kabulen jaioa, Afganistanen. New Yorken bizi da eta Estatu Batuetako underground zinemagilerik garrantzitsuenetakoa da. 1996ra arte, ibilbide nabarmena egin zuen bideoklip zuzendari gisa hainbat taldetarako; esaterako, R.E.M., Godspeed You Black Emperor! eta Elliott Smith taldeetarako. Fugazi taldeari buruz egin zuen Instrument (1999) lanak (hamabost urtez filmatua) ospea eman zion giro independenteetatik harata. Bere filmak mundu osoko jaialdietan erakutsi dira; esate baterako, Rotterdam eta Marfici jaialdietan.