Chaylla

Año2022 Iraupena72 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaFrantsesa HelbideaClaire Teper, Paul Pirritano

Visions du Réel, Doker Moskuko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia, Montrealgo Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Topaketak, Traces de Vie

Estreinaldia Espainian

Chaylla 23 urteko emakumea da, eta abusuzko harreman batetik askatu nahian dabil. Borrokatzeko prest dago, semeen zaintza lortu eta kalbario horri amaiera emateko. Baina, bene-benetan, bikotekide ohiarekin familia bat osatzeko itxaropena du oraindik.

 

Chaylla erretzen ari da etxeko indarkeriaren prebentziorako zentro batean sartu aurretik. Beste zigarro asko etorriko dira haren atzetik: etxeko atean, medikuarengandik irtetean, festa bateko atarian. Zigarroek parentesi introspektibo gisa sailkatzen dute filma, zer gertatu zen, zer gertatzen ari den, eman behar duen hurrengo legezko urratsa zein den pentsatzen eta errepasatzen gelditzeko uneak. Indarrak berritzeko etenaldiak, abusuzko eta indarkeriazko ezkontza-harreman batetik ateratzeko borrokan jarraitzeko, gehiegi saiatu baita harreman hori salbatzen, baina alferrik. Ez dago bakarrik: bere abokatuarekin duen harreman erabakigarriaz gain, bi aliatu ezin baliotsuagoren laguntza baldintzagabea du Chayllak, bere lagunik onenarena eta amaginarrebarena berarena, eta barreak, malkoak eta abestiak partekatzen ditu haiekin.

Kamerak oso hurbiletik jarraitzen dio Frantzia iparraldeko hogeita hiru urteko ama gazte hari, ia aurpegira itsatsita batzuetan, hitzek diotena baino askoz ere gauza gehiago ikusten uzten digu, eta denbora tarte handi samarrean egiten du hori (sarritan, ilearen aldaketen bidez atzematen dugu hori lehenbizi). Bide luze batean lagunduko diogu Chayllari, barne berreraikitze eta kanpo aintzatespen prozesuan, eta, prozesu hori, emakume bakoitzaren berezitasunaz, harreman partikular bakoitzaz edo justizia sistema bakoitzaz haratago, unibertsala da neurri handi batean.

Miguel Zozaya

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.