Paper-lantegi bat zegoen tokira, Iran iparraldean, itzuli da Chooka hango langile atzerritarrek eskualdea utzi eta 40 urtera. Pantailak eta argazkiak bitarteko erabilita, filmak, denborazkotasun ugaritan zehar, arrotz baten eta anfitrioi baten, lantegi baten eta herri baten, filmaketa-talde baten eta familia baten, zuhaitz exotikoen eta paisaia baten arteko hartu-eman nahaspilatuak esploratzen ditu.
Parastoo Anoushahpour, Faraz Anoushahpour, Ryan Ferko
Parastoo Anoushahpour, Faraz Anoushahpour eta Ryan Ferko elkarrekin aritu dira, 2013tik. Gaur egun Toronton kokatuta, beren arestiko film- eta instalazio-lanak ondokoetan aurkeztu dira: Projections (New Yorkeko Zine Jaialdia), Wavelengths (Torontoko Nazioarteko Zine Jaialdia), Viennale, Rotterdamgo Nazioarteko Zine Jaialdia, Oberhausengo Nazioarteko Film Laburren Jaialdia, Portlandeko Nazioarteko Zine Jaialdia, Media City Festival (Windsor/Detroit), Experimenta (Bangalore), Crossroads Festival (San Francisco) eta ZK/U Centre for Art & Urbanistics (Berlin).