Poloniako Breslavia, Wroclaw ahoskaezina, muga fluktuatzaileen hiriburua da. Gaur egun, hiriburu guztietan bezala, zaraten eta doinuen eszenatokia da, errealitate horretatik at bizi dira, ordea, gorreria duten pertsonak. Hala eta guztiz ere, eskuekin, gorputz-enborrekin eta aurpegiekin egiten dituzten mugimenduek bat egiten dute egunero hiri-erritmo horiekin, ezohizko testigu bihurtzen gaituztelarik. Egunean zehar aparteko sinfonia isil bat bizi dugu, errima bisualek, elkarrizketek, ohiko uneek, haurren emozioek eta gozamenek osatutakoa, eta horiek normalean inor ohartu gabe gertatzen badira ere, hemen, isiltasunik erosoenean, berraurkitzen dizkigute. Oso ezaguna den hiriburu baten erretratu sinfonikoa.
Mundu-mailako estreinaldia