Fredericok eskolan ikasi zuen bihotza geratzen denean pertsonak hil egiten direla. Izututa, gau hartan ezin izan zuen loak hartu. Amak, babesteko asmotan, mendira eraman zuen, abereekin eta naturarekin harreman zuzenean egon zedin. Lasaitasunez eta harriduraz ospatu zuten toki baketsua zela. Alboan, anaiak, zinemagilea berak, halabeharrezko denboraren iragateak lokartutako haur baten ikuspegitik irudikatzen du mundua, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko dantza bat ezartzen du, haurtzaroaren amaierari desafio eginez. Iraila da; herriko jaiak dira. Dena berria eta zirraragarria izango da estreinakoz, eta batek daki ez ote den azkenekoz izango.
Estreinaldia Espainian