Pelikulan azaltzen da denborarekin nola aldatzen den lurraren erabilera.Zuzendaria bizi den lekuan, hau da, proiektua gauzatu duen lekuan, tripolioen herria bizi zen duela 5.000 urte.Gaur egun, sobietarren ondoko adreilu fabrika batean tripolioek ontziak egiteko erabiltzen zuten prozesu bera erabiltzen dute adreiluak egiteko.Prozesu horren eta tripolioen etxeei su ematearen ondorioz, herri horren zeramika hondar asko suntsitu egin dira.Tokiko arkeologo ospetsu batek herri horretako jendea nolakoa zen eta lurrarekin, zeramikarekin eta urre beltzarekin zer harreman zuen azaltzen du.
Naomi Uman dokumental esperimentalaren munduan Leche y Mala leche diptikoarekin sartu zen 1998an, eta zalaparta handia eragin zuen. Mexikoren eta Estatu Batuen arteko mugaren bi aldeetan behien abelazkuntzan ari den familia hispano baten erretratu desatseginak komunitate horiek erretratatzeko moduari buruzko eztabaidak piztu zituen. Hurrengo urtean, Umanek Removed lan zorrotza aurkeztu zuen, eta jabetza zinemaren (eta, ordutik aurrera, manipulazio zinemaren) erreferentziako lana bihurtu zen.
Umanek bizitzako azken lau urteak Ukrainan eman ditu. Hain zuzen ere, zinemagilearen arbasoak bertatik lurralde amesturantz, Amerikarantz, abiatu ziren. Berak alderantzizko bidea egin nahi izan du bizipen horren atal bat berreskuratzeko. Esperientzia hori The Ukranian Time Machine film bilduman jaso du. Zazpi pieza dira guztira, 3 eta 80 minutu bitartekoak, eta azken kate maila, errealizadoreak esperientziak iraun dituen lau urteetan egindako bideo-egunerokoa, Punto de Vista jaialdian aurkeztuko du, oraindik work in progress itxuran. Naomi Uman Punto de Vistaren 2011ko edizioan epaimahaikide izatea ohorea da jaialdirako, eta The Ukranian Time Machine lana osorik aurkeztu ahal izatea, zuzendaria aurrean dela, luxua da ikusleentzat.