Broadway-ko zeruan oinezkoa, Harold Lloyd-ek El Hombre mosca filman egiten dituen ibilerak gailendu nahian, zinemaren omenaldi-satira partikularrean. Gordon Matta-Clark artista globalak, surrealismoaren semeak eta pankrea-minbizia dela-eta karrera laburra izandakoak, bizitzari erronka egiten dio hemen sarerik gabe eta ondoen dakien moduan: espazioaren artista bezala. Manhattango Clocktower-ean zintzilikatuta, bizarra kenduko du, dutxatu egingo da eta hortzak garbituko ditu, airea etxe goxo bilakatuaz.