Colombi senar-emazteen istorioa denboraren igarotzeari desafio egiten dion maitasun-istorio bat da. Emazteak ezin du bere kabuz mugitu. Senarrak koilara batekin jaten ematen dio. Elkarrekin zoriontsuak dira, mundu honetan ematen diren aldaketa guztietatik isolatuta. Haien erretiroa erabateko sinbiosia da, seme-alabarik gabekoa. Elkarrekin ia mende bat igaro eta gero, pixkanaka indarrak galtzen doaz, ez haatik buru-argitasuna. Erradiografien kolorearen erretratu honek haien istorioa ahanzturatik berreskuratzeko balio digu. Bertan, Muybridge-ko haril galdu batetik datorrela dirudien figura lodi batek aspaldiko objektu bitxiak joarazten ditu instrumentu handiak bailiran. Modu ikaragarrian eta zoragarrian itzaltzen doan harreman baten musika.
Estreinaldia Espainian