Jorge Oteizak filmatutako eta erregistratutako lekukotza (3 min. 12seg., 1989)
Oteizak kamera baten aurrean jasoko ditu Paloma Chamorrok La edad de oro lanerako filmatutako programaren gainean egindako zenbait zuzenketa; besteak beste, ez dagoela ados erakutsiko du haren eskulturen filmatze-lanarekin. Gaur egun aztertuta, lekukotza opari bat da; izan ere, jakin dezakegu eskultore-zinemagile berak zer-nolako ideia zuen eskultura-lan bat filmatzeko moduaren eta ondorengo muntaketan izan behar duen musikaren inguruan; halaber, jakin dezakegu kamera nola sartu eta askatu behar den formen bidaia batean eta nola Anton Webern den nota guztien gainetik dagoen musikaria. Irakasgai txiki hori baliagarria izango da azken pelikuletako bat ikusteko. Oteizak berak adibidearekin erakusten digu, Arantzazun haren eskulturak filmatuaz.