Saiakera-autorretratua, Emmerren testamentu-pelikula, Leonardok, Benjaminek eta Proustek gidatua. Zinemagileak, laurogei urte dituela, bidaia bat egingo du Pastenako haitzuloaren barrualdera (baina Lascaux imajinatuaz), artearen jatorriaren bila. Aldi berean, pixkanaka-pixkanaka, memorian atzera joango da filmografiaren hasiera arte, eta bere bidera irteten diren formen iradokizunen gaitasunari pentsamenduaren mekanismoa abian jartzen utziko dio.