Berri Txarrak musika-talde ezagunak, 2019an barrena, bira egin zuen mundu osoan zehar. Birari Ikusi arte tour jarri zioten izen, eta, haren bidez, hogeita bost urteko ibilbideari adio egin zioten. Nafarroako Marina Lameiro zinegilea taldearen bidelagun izan zen azken urratsak ematen ari zirenean. Taldea, ez alferrik, fenomeno unibertsal bilakatua da, estiloa –rocka–, hizkuntza –euskara– eta belaunaldi bat ere –taldekideena– gainditurik. Dardara ibai baten gisako dokumental bat da, aurrera egiten duena taldeko konpositore, gitarra-jotzaile eta abeslari Gorka Urbizuren hitzei eta gogoetei jarraikiz. Munduko hainbat bazterretan grabatu ziren istorioak abiapuntu, erretratu korala eratu da, interes erkide batekin: Berri Txarraken musika.
- Filmografia:
Correspondencia fílmica con Tania Hernández (2014-en curso), Dardara (2020), Young & Beautiful (2018), 300 Nassau (2016)
Mundu-mailako estreinaldia
Marina Lameiro
Marina Lameirok (Iruña, 1986) Ikus-entzunezko komunikazioko lizentzia eskuratu zuen, Juan Carlos Erregea Unibertsitatean. Hainbat dokumentalen ekoizle, zuzendari eta gidoilari da; besteak beste, Young & Beautifulena. Film luze horrekin, Punto de Vista jaialdiko ikusleen sari berezia lortu zuen 2018an. Halaber, Volando pero no film laburra ere zuzendu du, Mexikoko Tania Hernandez Velasco artistarekin izandako film-korrespondentziaren ondorioz sortu zena. Haren beste lan bat 300 Nassau (2016) da, hainbat erakundetan eman dena; adibidez, New Yorkeko Fordham Unibertsitatean eta Bartzelonako L’Alternativa jaialdian.