De songes au songe d’un autre miroir

Año2022 Iraupena16 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaFrantsesa HelbideaYunyi Zhu ArgazkilaritzaRaphaël Rueb, Yunyi Zhu SoinuaRaphaël Zucconi, Déborah Drelon AntzezleakDenisa Urs, Kelsy Murru

Edizioa: Yuyan Wang

Berlinaleko Generation Saila

Estreinaldia Espainian

Irudirik gabeko historia bat irudien bidez kontatzen saiatu naiz, baina uste dut ez dudala inoiz lortuko, irudi horien historia nire historiatik kanpo dagoelako.

 

Nola imajinatu irudirik gabe? Nolakoak dira ikusi ezin duten pertsonen ametsak? Nola amestu geometria edo koloreak? Nola ulertzen dute beren gogamenean ispilu batek ematen digun isla bezalako kontzeptu bat, hain abstraktua, hain hotza, hain irristakorra? «Eskuak dira nire ispilua; nire hatzek ematen didate nire isla», dio neskato batek. Lewis Carrollen Alicek bere buruari galdetzen zion: «Eta zertarako balio du marrazkirik eta elkarrizketarik gabeko liburu batek?». Nolakoa izango da hori braillez irakurtzea? Ez dakigu, ezin dugulako ispiluaren beste aldera gurutzatu. Irudirik gabe ezin dugu imajinatu haren Herrialde Miresgarria, «miresgarriaren» bestelako kontzeptua baitu: «Nire Herrialde Miresgarria testura leunez betea dago eta soinu atsegin asko daude, nire belarrian abesten duten txoriak bezala, baita belar freskoaren testura ere nire buruaren azpian. Hori da nire Herrialde Miresgarria; ez da asko, baina hori da behar dudan guztia».

Lilleko zentzumen-hezkuntzako zentro batean, Frantziako iparraldean, Yunyi Zhu artista neska itsu batzuengana hurbildu da bere kamerarekin, irudiz osatutako artetik abiatuta ulertzen saiatzeko irudirik gabeko mundua zer den. Hain zuzen ere, tresna inpotentea delako, agian zinema izango da bide egokia ikus dezakegunontzat eskuraezina den pertzepziora hurbiltzeko, desabantailan jartzen baikaitu, alteritatearen lekuan: nesketako batek dioen bezala, gure narratibatik haratago doa bere historia.

Miguel Zozaya

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.