“Listening to the Space in My Room filmatu zen leku berean filmatu zen Der Klang, die Welt..., baina orain, musikak bere bizitzan duen lekuaz hitz egiten digu Dieter Staehelinek, eta harekin eta Cécile Staehelinekin bat egiten dugu, Bohuslav Martinuren arabesko bat jotzen duten bitartean. Jotzen zuten bitartean, lentea zurirantz zuzendu nuen, diafragma ireki baterantz”, Robert Beavers.
Robert Beavers
Robert Beavers (1949an jaioa Brooklinen, Massachusetts) estatubatuar zinemagile esperimental bat da. Deerfield Academy izenekoan egin zituen ikasketak, baina graduatu aurretik New Yorkera joan zen zinema egiteko asmoz. New Yorken bizi izan zen 1967ra arte eta, orduan, bere lagun Gregory Markopoulosekin batera Europara joan zen. Bertan bizi izan ziren, eta filmak egiten jarraitu zuten, 1992an Markopoulos hil zen arte.