Detour de Force lanak Ted Serios psikoargazkilariaren mundua aurkezten du, hots; Chicagoko mandatu-mutil karismatiko bat, nork, hirurogeigarren hamarkada erdialdean, ehunka Polaroid irudi sortu zituen zuzenean bere burutik. Serios saioetako 166 mm-ko erregistroak eta Serios eta Jule Eisenbud doktorearen arteko solasaldien audio grabazioak abiapuntu hartuta, bere gaitasunak defendatu zituen Denverreko psikiatra, pelikula biografikoa baino gehiago etnografikoa da eta Serios sortu zen gizarte eta zientzia inguruak irudikatzen ditu. Pelikulak irudiak eta soinua erregistratzeko teknologien lehenengo planoak biltzen ditu, Serios-en argazkigintza psikikoaren sorreran hain garrantzitsua izan zen aldi batean. Horrez gain, filmografoaren eta artxiboko materialen beraien bilerei buruzko dokumentu bat da. Pelikulak Ernst Karel, Kyle Bruckmann eta Guiseppe Ielasi-ren soinu inguru aberatsa jaso du.