16 mm-tik egindako transferentzia digitala. Kolor eta zuri-beltzean
Kaleidoskopio-sekuentzia batean, irudiek, askatasunez, biziak moldatzen dituzten istorioak bilatzen dituzte (fedea, abertzaletasuna, anarkismoa, turismoa, itzulerak eta iritsierak, egunerokotasunaren naturaren zirriborroak). Argazki-liburu bat balitz bezala, filmak irudiak eta hartualdien arteko harreman berriak sortzen ditu, inpresiozko bidaia bat birmuntatuz, non munduaren ingeradak kulunkatzen diren. Polonian, Alemanian, Portugalen, Grezian eta Brasilen filmatu da, 16 mm-tan, eta zazpi kapitulutan banatzen da.
Marienbad Film Festival
Spanish premiere
Goethe-Institut Madrid erakundearen laguntzarekin.
Ewelina Rosinska
Ewelina Rosinska, 1987an Polonian jaioa, Artearen Historiako masterduna da, Krakoviako Jagiellonian Unibertsitatean lortu zuen titulua. 2013tik, Berlingo German Film and Television Academy-n ikasten ibili da, eta Ute Aurand zuzendari duen Bolex Werkstatt-eko kidea da. 2018tik, Sirocoko, Lisboan egoitza duen eta oihalekin lan egiten duen artista-kolektiboko, kide da.