Edizioa: Méline Van Aelbrouck
Nahasketak: Senjan Jansen
Kolorea: Peter Bernaert.
Vision du Real, Jean Rouch Jaialdia, Millenium (Belgika), Etats-General du Film Documentaire (Lussas, Frantzia), Filmer le travail
Estreinaldia Espainian
Mariek eta Juliettek irakasle lana utzi eta La Petite Ecole ireki dute Bruselako erdigunean. Bertan, eskolatu gabeko haurrak hartzen dituzte, horietako asko erbesteratuak. Irakaskuntza formala alde batera utzita, berriz ere haur izateko lekua eta denbora eskaintzen diete, eskolari aurre egin aurretik; han, haur horiek ikasle izatea esperoko dute. Film honek Marieren eta Julietteren ahaleginetan eta ikerketetan barrena gidatuko gaitu, eta, horrela, guztioi eragiten digun zapalkuntzaren balizko betikotzaile gisa ikusaraziko digu eskola sistema.
Bruselan, saltokia zirudieneko beira-arasa batean, hauxe diote koloretako letra batzuek: La petite école (Eskola txikia). Han, bi emakumek, Mariek eta Juliettek, eskola txiki bat sortu dute. Eskola hartan haurrak hartzen dituzte, erbesteratuen edo errefuxiatuen seme-alabak askotan, inoiz eskolatu ez direnak eta funtsean hain arrotza den leku hartara egokitu behar dute, eskolara. Asmatu duten tarteko leku horretan, leku berria, etengabe berrasmatu behar dutena, haurrekin lan egiten dute Mariek eta Juliettek, eta pentsatzen dute, hitz egiten dute, eta aurrez aurre jartzen dira beste ingurune akademiko eta instituzional batzuekin. Leku bat, bi emakume eta haur batzuk arretaz begiratzen dituen filma da hau. Adimenari buruzko filma da, praktikaren eta teoriaren arteko joan-etorri etengabeari buruzkoa: egiten dugulako pentsatzen dugu, pentsatzen dugulako egiten dugu. Hitza ekintza bihurtzen da, ekintzak hitz berriak sortzen ditu. Zirraragarria da hori ikustea: hiriko toki txiki batean bi lagunek errealitatean eragiten dute eta, gainera, hori egitean, errealitatea pentsatzen dute, zalantzan jartzen dute. Pixkanaka-pixkanaka, nondik datozen ere zalantzan jartzen dute, ia denok pasatzen garen leku hori, eskola. Konturatu gabe, ziurtasunik gabe geratzen gara, eta aldi berean erakusten zaigu han, ziurtasunak amaitzen diren lekuan, zerbait egin daitekeela, zerbait gertatzen dela.
Pablo García Canga