Estreinaldia Espainian
Gomera uhartean, ametsetan hegan egiten du gizon batek. Haurrek istorioak imajinatzen dituzte, aztarna arkeologikoak aztertzen dituzten bitartean. Etnofikzio honetan, iraganak eta orainak bat egiten dute, eta oihartzunak sortzen dituzte paisaia bolkanikoaren eta Gomerako txistuarekin batera.
Gizon bat lo dago Gomerako mendi malkartsuen zulo batean. Esnatzean, amets egin duena idazten du koaderno batean: “gaur berriro hegan egin dut”. Harkaitz eguzkitsuetatik igarotzen gara basoaren iluntasunera, non umeak dabiltzan haren soinuen ehizan. Geroago tailer batean aztarna arkeologikoak aztertzen ikusiko ditugu. Protagonista horien eskutik uharteko indigenen bizitza imajinatzen hasiko gara, amazigh jatorriko populazio animistak, kristautasunaren hasieratik uhartean bizi izan zirenak.
Bertako bizilagunekin elkarlanean egina, El canto de los años nuevos doku-fikzio poetiko bat da, etnografia eta antropologia nahasten dituena. Gomerako antzinako aztarnak miatzeko, leku atenporala, non iraganak eta orainak bat egiten duten sinbolikoki, bai lurralde bolkanikoan bai oraindik eskoletan ikasten den Gomerako silboaren herentzian.
Miguel Zozaya