El viento que golpea mi ventana

HerrialdeaEspainia Año2025 Iraupena26 min. Proiekzio formatuaDCP VOSE/I Hizkuntzagaztelera Zuzendaritzaemilio hupe Argazkilaritzaemilio hupe Produkzioa PESAHOMBRE y MUBOX STUDIO

Munduko estreinaldia

 

Samuel Beckett egile irlandarraren eta Walter Asmus antzerki-zuzendari alemanaren arteko lan-harremana. Beckettek eta Asmusek 1970eko hamarkadaren hasieran ezagutu zuten elkar eta estuki aritu ziren elkarrekin hurrengo hamabost urtean.

Zinemagile gazte batek laguntza eskatu die senitartekoei film bat egiteko. Lehengusuek filmaren izenburua agertzen den kristal bati heltzen diote, gurasoak eskailera batean gora igotzen dira zuzendariaren izena publizitate-panel batean idazteko, osaba-izebek istorioak kontatzen dizkiote kamioiaren kabinan. Etxean egindako film bat, haien bitartez ez ezik, batik bat, haiekin ere egin beharreko filma. Erritual bat, ia liturgia bat, baina egunerokotasunaren erritmoetan apaltasunez zizelkatuta. Hasieran eta amaieran, gauez, zinemagilearen amak eta aitak gutun bana irakurtzen dute kamera aurrean. Mikroa ikusi egiten da. Bi eszena horien artean, eguna. Alegia, lana. Zinemagilearen osaba batek obra-hondakinak garraiatzen dituen enpresa bat du. Lanbide gogorra da, baina hori baino okerrago zen aitonaren biriketan likidoa pilatzea eragin zuen meategia. Osaba horrek eta bere anaiak modelo bereko kamioi bana gidatzen dute: haien profilak eta kontatzen dutena konparatzen ahal dira, biei angelu beretik begiratzen zaielako. Bi dira, halaber, zinemagilearen lehengusu txikiak. Elkarrekin grabatu ditu biak, aurrez aurre. Pertsona bera dirudite, judoka-jantziak soinean, baina bakoitza gai da gauza bat eta horren kontrakoa ere esateko. Arbaso bera aipatzen dute denek, baita haiek ere, inork ezagutu ez zuen arbaso bat: birraitona hura, «ganbena», nobelak emanaldika idazten zituena, gazte hil zena silikosiak jota, eta bere seme-alabek meategian lan egin ez zezaten nahi zuena. Bi putz, berdinak, hitzaren putza eta belaunaldien putza, txirikordatu egin dira filma zeharkatzeko. Birraitonaren leihoa jo zuen haizea da hiru belaunaldi geroago zinemagileak entzun duen hori.

Manuel Asín

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.