ELKARREKIKOTASUNAK: JONAS MEKAS - J.L. GUERIN (work in progress)

Año2011 Iraupena78 min. HelbideaJosé Luis Guerin, Jonas Mekas

Estreinaldi Mundiala

José Luis Guerinek Jonas Mekasen printzipioa beretzat hartuko du: zinea bizitzarekiko erreakzioa da. Premisa horretatik abiatuta, gutun batzuen bidez harreman pertsonala sortuko da, eta kezkak eta ikuspegiak partekatu nahiak elkartutako bi zinemagileren iritziak eta kidetasunak ezagutzera emango dira. Bi lankidek harreman bakarra egingo dute korrespondentziaren bidez ikuslearen begien aurrean, eta haren konplizitatea bilatuko dute, hausnarketarako intimitate berriko espazioa sortuaz. Correspondencia José Luis Guerin – Jonas Mekas filmak adierazpen-hezkuntzarekin esperimentatzeaz gain, irudiak sortzeko eta erabiltzeko modu berria ziurtatuko du. Gurutzatutako gutunen bidez, besteak beste, denbora ezberdinak aktibatuko dira: lehen bidalketa filmatzea, ausazko bidea hasiko duena; itxaroteko denborarena; erantzunarena, aurrekoa jasotzen duen pieza berriari bidea eman eta berria eskatzen duena; eta, azkenik, erakusteko denborarena.

José Luis Guerin, Jonas Mekas

José Luis Guerin, Espainiako autore-zineko ordezkaririk handienetarikoa, Bartzelonan sortu zen 1960. urtean. Haren obra nabarmena da erabiltzen duen hizkuntza burutsu eta poetikoarengatik eta estilo errazarengatik. 1976 eta 1981 urte artean film labur batzuk egin ondoren, Los motivos de Berta (1985) film luzearekin egin zuen debuta Guerinek, eta, beste sari batzuen artean, Kultura Ministerioak emandako Kalitate Saria eta Sant Jordi Saria (RNE) eskuratu zituen. 2001. urtean, ezagun egin zen En construcción filmarekin, eta film luze dokumental onenaren Goya Saria eta Donostiako Jaialdian Epaimahaiaren Sari berezia lortu zituen. Film horrek, gainera, hizkuntza zinematografikoa erabiltzeko modu berria ekarri zuen. Unas fotos en la ciudad de Sylvia pelikula egin zuen Europan emakume anonimoei argazkiak egiten eta ezkutuan filmatzen ibili ondoren aspaldiko maitasun baten bilaketa pertsonalean. Film horrekin inauguratu zen Punto de Vista 2008. urtean.
Filmagintza
Guest
(2010)
La dama de Corinto (2010)

En la ciudad de Sylvia
(2007)
Unas fotos en la ciudad de Sylvia
(2007)
En construcción
(2001)
Tren de sombras (
El espectro de Le Thuit) (1997)
City Life
(1990)
Innisfree
(1990)
Los motivos de Berta (1983)

Jonas Mekas (Lituania, 1922) zortzi hilabetez eduki zuten lan behartuen esparruan Alemania nazian 1944. urtean, eta, gerra ondoren, anaiarekin batera New Yorkera joan zen. Iritsi eta handik bi astera, dirua eskatu zuen 16 mm-ko lehen Bolex kamera erosteko eta bizitzako uneak jasotzen hasi zen. Beranduago, horiek denak bilduko zituen film batzuetan, eta, era horretan, Amerikako abangoardia zinematografikoko pertsona ospetsu nagusienetarikoa izatera iritsi zen. Hirurogeigarren hamarkadan, Film Maker’s Cooperative (FMC) eta Filmmakers’ Cinematheque sortu zituen; geroago, Anthology Film Archives bilakatuko zen, hots, zine esperimentalaren eta abangoardiaren munduko filmotekarik garrantzitsuena. Garai horretan, lotura handia izan zuen zine esperimentalaren eszenarekin eta pop-art-ekin, eta Andy Warhol, John Lennon edo Salvador Dalí bezalako artistak ezagutu zituen. 2007. urtean, 365 film labur filmatu zituen, bat urteko egun bakoitzerako, eta egunero Interneten argitaratzen zuen. Mekasek sari ugari jaso ditu artean eta kultura zinematografikoan egindako ekarpenengatik.

Filmagintza
365 Day Project (2007). 365 short films, one for each calendar day of the year 2007.
Notes on Utopia (2003-5)
As I Was Moving Ahead Occasionally I Saw Brief Glimpses of Beauty (2000)
Autobiography of a Man Who Carried his Memory in his Eyes (2000)
This Side of Paradise (1999)

Scenes from Allen's Last Three Days on Earth as a Spirit (April 1997)
Happy Birthday to John (1996)

He Stands in a Desert Counting the Seconds of His Life (1969/1985)

Paradise
Not Yet Lost (aka Oona's Third year) (1979)
Notes for Jerome (1978)

Lost Lost Lost (1976)
Reminiscences of a Journey to Lithuania (1971-1972)
Walden (Diaries, Notes, and Sketches) (1968-69)

The Brig (1964)

Guns of the Trees (1962)
Co Ekoizpen:


Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.