Zahartzaroaren erretratu intimoa, laurogei urte pasatxo dituzten bi emakumeren historien bitartez: zinemagilearen bi amonak. Kamerak zahartzen ari diren gorputzen materialtasuna eta keinuak jasotzen dituen bitartean, emakumeek beren bizitzaz, denboraren iragateaz eta heriotzaz hitz egiten digute. Zinemagilea bere amonekin batera joan zen emakume bakoitzaren sorterrira: bidaia batean Galiziako kostaldeko itsasora joan ziren, Manolitak handik emigratu baitzuen duela berrogei urte baino gehiago; eta, beste bidaian Nafarroako Lerga herri txikira joan ziren, María Jesús han jaio baitzen, eta hara itzuliko da hiltzen denean.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 165
"> Zerrendara itzuli