Estreinaldia Espainian
Bi gizonek iragarki berria jarriko dute publizitate-panel batean. Neskatxa bat argizariaren sugarrari begira dago egoera hipnotikoan. Bi gaztek esgrima praktikatzen dute. Langile-talde bat inguruko industriaren iraganaz eta orainaz hizketan ari da. Abeslariak eta dantzariak beren saioak egiten ari dira. Migranteak eta migrazio-moduak, keinuak, egitekoak eta bizi-baldintzak 16mm-tan eta zuri-beltzean filmatuak. Erie sekuentziako planoetan, modu zeiharrean, Estatu Batuetako migrazio beltza kontatzen da, hegoaldetik iparraldera, eta haien egungo bizi-baldintzak aztertzen dira. Lana eta denbora librea. Keinuak, ohitura eta aparteko uneak. Pelikulan, Erie lakuaren inguruetan bizi diren komunitate afroamerikarren bizimoduei buruzko hausnarketa egiten da.
Sariak
Best International Feature, Images Festival, Toronto Jury Prize, Best Feature, Migrating Forms Festival, NYC.
Zinemaldiak
International Film Festival, Rotterdam (IFFR) 2010; Opening Night Film, Media City; Chicago Underground Film Festival; FID Marseille; REDCAT, Los Angeles; Festival Entrevues, Belfort, France.
Kevin Jerome Everson