Esa otra selva blanca

HerrialdeaTxile Año2025 Iraupena67 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaGaztelania, JBAI ZuzendaritzaTeresa Arredondo

Estreinaldia Espainian.

Aurkezpena eta solasaldia Teresa Arredondo (zuzendaria) eta Margot Meccarekin (programatzailea).

 

Aita hil ondoko dolua eta absentziak hemen geratzen denarekin elkartuta. Oinordekotzan hartzen diren bildumak, irudiak eta soinuak. Txikitan niregana etortzen ziren eta orain gure balkoian pausatzen diren txoriek idatzitako gutunak. Txori horiek sekretuak kontatzen dizkiote nire seme Simóni, hazten ikusten dudan bitartean.

Zuzendariaren off-eko ahotsak, maitasunen mapa honen bidez bere familia-genealogian barrena eramaten gaituenak, tximeletak ekosistemen kalitatearen bioadierazleak direla esaten digu. Sute baten ondoren, tximeletek ematen duten informazioari esker jakin daitekeela erretako baso batek zenbat denbora behar duen osatzeko. Baina zenbat denbora behar da dolua gainditzeko? Nola neur daiteke denbora hori?

Beharbada film bat denbora-unitate ere izan daiteke, bereziki galdu dena neurtzeko. Film laburra, baina duela gutxi hildako Marcialen, hau da, zuzendariaren aitaren bizitza pribatua itzultzen diguten objektuz, oroitzapenez, oharrez, argazkiz eta lekuz beteta dagoena. Marcialez geratzen dena esku-ahurrak belarretan jarrita dituen irudi batean lurperatu dute. Irudi horren bidez ikus daiteke Txileko zinemagileak bere materialak zer nolako sotiltasunez eta trebetasunez zaintzen dituen. Material horiekin ohiz kanpokoa dena egiten du, hala nola disekatutako tximeleta baten hegoak zabaltzen ditu edo txori batek idatzitako gutun bat irakurtzen du.

Teresa Arredondok, pudorez, beste alde hori, beste oihan zuri hori, ezagutzera gonbidatzen gaitu doluaren mugetan barneratuz, Simón semeak zuen jakin-minari jarraituz, zeinak entomologiaren inguruan zuen interesari esker, etorkizunerako film eder bat idatzi zuen jakin gabe.

Antonio Miguel Arenas

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.