Duela 80 urte, jada bazegoen hiru dimentsioko zinema. Louis Lumière-k, garai hartan zinematografoaren sortzaileak, 1935ean, asmakizun berri bat patentatu zuen: erliebedun zinema. Hainbat urtetan zehar, sistema horrekin dozenaka produkzio egin ziren, baina, azkenean, ez zuen gailentzea lortu. Hain zuzen, Lumière-n erliebedun zinema-prozesu horretaz baliatuz egindako lehenengotako filmetako bat “chez les basques” izan zen, alegia, Pirinio iparraldeko euskal lurraldetan. 2015eko Punto de Vista Jaialdian, izenburu horren baitan, eskaini genituen dokumental multzoari gehitzen zaion zinemako beste une gogoangarri bat. Oraingoan, Euskadi izeneko olerki zinematografiko bat da, René Le Henaff-ek (René Clair eta Marcel Carné-ren muntatzailea) filmatua, non, paisaien eta euskaldunen kultur ohituren bitartez, pantailaren hirugarren dimentsio estreinatu berriaren indarra nabarmentzen den. 1937ko apirilean, Parisko Olympia-n argia ikusi ondoren, filma zokoratuta, ahaztuta, geratu zen, seguru aski, erliebedun zinema banatzeko zailtasunagatik. 80 urte beranduago, UPV/EHUaren ikerketa bati eta Bilboko LORALDIA Jaialdiaren lankidetzari esker, Euskadi Pirinioen hegoaldean lehenengo aldiz ikusteko aukera izango dugu.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 165
"> Zerrendara itzuli