Edizioa: May Rigler
Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdia, Viennale
Estreinaldia Espainian
Fotograma finko bakar eta zabal baten bidez, etorkizunari eta harekin batera doan ziurgabetasunari buruzko gogoeta filmikoa egin du Sharon Lockhartek. Suedian girotuta dago filma, Gotlandeko kostaldean. Pertseida meteoroen urteroko izar jarioa izaten garaian, kostalde arrokatsura eta bertako landare azaleratze eskasetara jo du pertsona talde batek, ezezaguna denaren bilaketa gozo batean.
Iluntzen ari du hondartza harritsu batean. Ilunabarra amaitzen ari da, baina motel doa bere azken tartea. Hain motel, ezen zaila da jakitea inoiz iluntasunik izango den, edo lehenago eguna izan den. Murgiltzea da, hori da bere efektua: norberaren gorputza desagertu egiten da, begiak eta belarriak baino ez dira geratzen. Zeruak bere opakotasunaren suspensea sortzen duen bitartean eta urdinak dena bereganatzen duen bitartean, argi bat agertzen da arroken artean. Zerbaiten isla ote da edo norbait ote dago han? Iluntasunen joko horretan, Eventide filmean zaila da jakitea jendeak zerua imitatzen duen ala zerua den pertsona izan nahi duena. Lehia dago zeruaren eta lurraren artean, bakoitzak bere aukerekin. Magia da? Ez, Pertseidak dira, Gotlandetik ikusiak, Suedian. Mirari bat, pixka bat naturala, eta beste pixka bat areto ilunaren ondarea, denbora luzearena, eta ohi ez bezala, begiak beltzaren gainean beltz ikusten ohituta egotearena. Sharon Lockharten azken filmak, lagun talde txiki batekin eta haien esku argitsuekin (mugikorrekin) egina, momentu arrotz bat lantzen du, eta hartan begiak ez dira argi eta itzal gehien atzemateko gai diren objektua. Agian agur giza pertzepzio hutsari.
Lucía Salas