Munduaren —eta zinemaren— beste aldetik, Estatu Batuetako Tom Dewitt artistak abstrakzioan oinarritutako Ícaroren irudia aurkezten digu. Lehen lanean jadanik jauziaz hitz egiten zigun, eta hemen hegaldiaren bide beretik jarraitzen du leiar zorrotzarekin -egun, mikroskopioekin eta teleskopioekin obsesionatuta egiten du lan-. Kolore-aldaketen, gainezarpenen eta ikuspegi anitzen bitartez, kontakizunean erortzen ari diren gizakiak nahasten ditu ihes egiten duten arranoen eta lainoen siluetekin. Ícaroren ipuin honetan, mitoaren hilezkortasuna transmititzen digu nolabait: Grezia klasikoan airean erortzen den gizakia handik mende batzuetara dorre bikietan hutsunera erortzen den bera da.