FEM

Año2007 Iraupena10 min. HelbideaCampbell X

Estreinailia Espainian

Dokumental esperimental eta lirikoa da. Split Britches konpainiako Peggy Shawren ahotsaren eta antzinako mitologiako eta ikus-entzunezko herri kulturako feminitate irudien bitartez, iraultza eragiten du. Fem filmean (mehatxatzaileak direlako edo hiper-sexualizatuta daudelako) oso estandarizatuta dauden emakumezko ikonoak desiragarri eta atsegingarri bihurtzen dira lesbiana mari-mutilentzat. Kultura lesbikoaren omenaldi urratzailea.

Campbell X

Inge “Blackman” CampbellX zinemagile eta programatzaile ospetsu bat da.New Yorkeko Queer Black Cinema jaialdian omenaldia egin zioten 2009an.Halaber, bere lanaren atzera begirako erakusketa bat egin zuten, Image Memory and Representation lemapean, 2007ko London Lesbian and Gay Film Festival jaialdian.Jaialdi horretan programatzaile gisa parte hartzeko gonbidapena ere egin zioten 2004an eta 2005ean. Gainera, The Fire This Time! – Queering Black History Month jaialdiko zuzendaria izan zen 2006an; jaialdi horren helburua zen Black History Month (Beltzen Historiaren Hilabetea) delakoaren barruan LGBT artisten lana ezagutzera ematea (Black History Month urtero egiten dute Estatu Batuetan, Kanadan eta Britainia Handian). Orain pelikula berri bat egiten ari da: Stud Life.
 
Filmagintza hautatua
BD Women (1994)
Viva Tabatha (1996)
Paradise
Lost (2003)
Legacy (2006)
FEM (2008)
Broken Chain (2008)
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.