Krisi naturaleko egoera batean, Azoreetako biztanle guztiak lekua utzi beharrean aurkitzen dira hortentsien kontrolik gabeko izurria medio; lore hori ohikoa da irla horietan. Bi soldadu gaztek, paisaiaren edertasunarekin liluratuta, joan beharrean aurkitzen diren eta joan nahi ez eta irletan bizitzen geratu nahi dutenen historia tristeetan barrena gidatuko gaituzte. Paseo filmikoa hausnarketa nostalgiko eta politiko bilakatuko da, lurralde batekoa izatearen eta identitatearen eta garen lekuetan gure gain hartzen ditugun rolen inguruan.