16 mm-tik egindako transferentzia digitala
Flowers Blooming in our Throats 16 mm-tan filmatua izan zen konfinamendua amaitu eta berehala, eta etxeko ingurune batean eguneroko bizitza zuzentzen duten oreka hauskorren erretratu intimo eta poetiko bat da. Artistak bere lagun batzuk filmatu ditu beren etxean bertan, eta hainbat ekintza txiki egiten dituzte bere jarraibideen arabera. Giolok lerro aldakor baten gainean ibiltzea aukeratzen du, non keinuak sinbolikoki anbiguoak diren, berehala atzeman ezin den indarkeria mota bat adieraziz. Keinu-elkarrizketa bat da, sekuentzia bisual errepikatuz osatua, non denbora ziba baten birak markatzen duen, erlazio baten oreka bezain ezegonkor eta prekarioa.
Filmografia:
Flowers Blooming in our Throats (2020), A Tongue Called Mother (2019), The Taste of Tangerines (2019), A Tongue Called Mother (2019), Gil (2016), Remote (2016), Shattered (2014)
International Film Festival Rotterdam
Estreinaldia Espainian
Eva Giolo
Eva Giolo ikus-entzunezko artista bat da eta mugimenduan dagoen irudiarekin lan egiten du nagusiki. Bere lana poema zinematografikoak dira, familiako istorioak, norberarenak zein besterenak, harrapatzeko joera erakusten dutenak. Estrategia dokumentalak erabiliz, erretratu zinematografikoak margotzen ditu eta gehienetan pribatuak diren barneko mundu ikusezinetarako leihoa sortzen du. Bere helburua egunerokotasuna, hizkuntzaren sorrera, seme-alabatasuna transmisio gisa, ikaskuntza eta irakaskuntza maitasun-ekintza gisa harrapatzea da.