New York Mets-en estadio berriaren atzean gordeta bizirik dirau Willets Point auzoak; hots, eraisteko zorian dagoen zona industrialak. Inolako hiri-antolamendu, espaloi, zoladura, estolderia-sistemarik gabe, badirudi lekua prest dagoela etorkizuneko hiri-garapenerako. Baina pelikulan bizitzaz betetako lekua agertuko zaigu, desegitearen inguruan bizi den komunitatea, gizarteari dagoeneko interesatzen ez zaizkionak berreskuratzetik eta berrerabiltzetik bizi dena. Autoak marken eta osagaien arabera zatitzen eta katalogatzen dira, ondoren, berriro saltzeko Willets Pointera baldintza klimatikorik txarrenean ere joateari uzten ez dioten makina bat bezerori. Baina merkataritza baino erakargarriagoak dira lekuan bizi diren pertsonaia-langileak. Joe, auzoan hazitako bakarra, ezintasunaren eta amorruaren artean mugitzen da kaleetan zehar, galdutako Lear Erregea balitz bezala, saihestu ezin dena saihesten ahaleginduaz: lekua berehala utzi beharra. Sara eta Luis bikoteak abandonatutako furgoneta batean bizirik ateratzea lortu du negurik gogorrean, jateko diru pixka bat lortzen saiatuaz. Juliak, txatartegiko erreginak, positibismoa jaurtitzen du ahaztutako talde horretan,… Foreing Parts filmean, auzo batek New Yorkeko hiri-eremuaren kapitalizazio geraezinaren aurrean biziraupenerako egiten duen borroka ikusten eta berreskuratzen da.
Sariak
Premio Especial de Jurado “Cineastas del presente” y Premio a la Mejor Opera prima, Festival de Locarno 2010; Mejor Película Etno-antropológica, Festival Dei Popoli de Florencia.
Festivals
Locarno Film Festival;New York Film Festival;Vancouver International Film Festival; Filmfest Hamburg; Valdivia International Film Festival; VIENNALE; Festival dei Popoli; DocsBarcelona; Festival Internacional de Cine de la Ciudad de México