Vincent Van Gogh-ek haren anaia Theo-ri bidalitako gutun baten irakurketa da Vincent Van Gogh-ek haren bizitza artistikoaren une garrantzitsu batean bizitu zituen inguruneetara eta obrara egindako murgilketa iradokigarriaren abiapuntu metaforikoa, fedeari uko egin eta Belgikako Borinage meatze-herrian pinturaren munduarekin berriz topo egin zuenekoa. Presentzia bitxi bat bizi izan zeneko etxean sartzen da, eta haren estudioa berregiten du du, haren inguruneak arnastu eta paisaiak miatzen ditu, beraren koadroekin bat egiteraino. Oliozko irudi purua da, maisu nederlandar handia bezalako amets misteriotsu eta helezinaren itxura hartzen duena.