Estatu espainiarrean 1979an egin zituzten lehen jardunaldi feministak. Hogeita hamar urte geroago, Granadako kaleak gaur egungo feminismoen ideiak (nortasun dibertsitate guztiekin) adierazi nahi dituzten lagunez bete dira, generoez eta belaunaldiez gaindiko ospakizun txundigarri, gogotsu eta kutsakor batean. Zuzendariaren arabera, “feminismoa, daukan dibertsitate guztiarekin, birsortzen eta aurrera egiten dirauen gizarte mugimendu bat eta bizitzarako filosofia bat da.Merezi zuen une horretako irudiak biltzea, memoria kolektibo ahulak gogoratu dezan 30 urte geroago Granadan gertatu zena, 5.000 feminismo gehiagorekin”.
Cecilia Barrigak zinemagile eta ikus-entzunezkoen sortzaile gisa lan egiten du 1986tik. Gidoiak berak idazten ditu eta hainbat euskarri baliatzen ditu: zinema, telebistarako dokumentalak, bideo-sorkuntza, e.a.Barrigaren lanak nazioarteko zinema, telebista eta museotan jarri dituzte ikusgai; duela gutxi Reina Sofia Museoan, Copenhagen Contemporary Art Centerren, Bilboko Guggenheimen eta Madrilgo Mataderon, hain zuzen.
Filmagintza
Ojo-Eje (2009)
El día del euro (2008)
Ficciones sobre el documental (2008)
En el río (2007)
Lo que ellas ven (2006)
El origen de la violencia (2005)
El pasajero triste (2005)
Ni locas ni terroristas (2004)