Eguna argitu du São Paulon, baina gaurko eguna ez da besteak bezalakoa. Oraingo honetan ez ditugu Brasilgo kaleak turistaren begi-kolpetik ikusiko, bestelako errealitate bat daukagu begien parean. Pantaila berde batek jendetzan aurrera egiten du politikoki une aztoratua bizi duen baina musikarekiko, artearekiko eta bizi-erritmoarekiko grina galtzen ez duen herrialde baten kontrasteak erakusteko. Eskuz garraiatutako chroma batek errealitatearen parte bat menderatzen laguntzen digu. Eta emaitza moduan hausnarketa bat daukagu, samba erritmora egindako protesta-abesti bat bezain ausarta eta konprometitua brasildar gizartearekin.
Estreinaldia Espainian