“Bataila erdia iristea eta bataila erdia poza bada, beste erdia zoramena da. Bolex 16mm kamera batekin filmatu zen pelikula hau, The Ex taldearen extraordinary Convoy Tour 2004 bikainetik abiatuta”. (Jem Cohen)
Jem Cohen
1962an, Kabulen jaioa, Afganistanen. New Yorken bizi da eta Estatu Batuetako underground zinemagilerik garrantzitsuenetakoa da. 1996ra arte, ibilbide nabarmena egin zuen bideoklip zuzendari gisa hainbat taldetarako; esaterako, R.E.M., Godspeed You Black Emperor! eta Elliott Smith taldeetarako. Fugazi taldeari buruz egin zuen Instrument (1999) lanak (hamabost urtez filmatua) ospea eman zion giro independenteetatik harata. Bere filmak mundu osoko jaialdietan erakutsi dira; esate baterako, Rotterdam eta Marfici jaialdietan.