Oraingoan, abiapuntua, a propósito de Oteiza, mugako eskultura bat da. Collage bat bailitzan, Josep Quetglas eta Gillermo Zuaznabar autoreek elkarrekin idatzitako artikulu baten gainean garatzen da filma. Artikulu hark Irun eta Hendaia udalerriak lotzen dituen Nazioarteko Zubian dagoen Jorge Oteizaren obra aztertzen du (1971). Obrak ez du helburu zehatzik; harri bati so egin eta hura ulertzeko beste era bat da, beren jabetzen babes-lerro moduan muga bat ezartzen dutenen eta hura ulertu gabe urte hauetan zehar gaizki tratatu dutenen eskuetatik berreskuratzeko hain zuzen. Filmak ez gaitu sinestarazi nahi. Haren asmoa ez da ideiak parteka ditzagun, ezta esaten denarekin bat etor gaitezen ere. Asmo apalagoa du, baina aldi berean maltzurrago ere bai: irudiek begira dagoenaren begirada kutsatu eta zigor dezatela gordetzen duen kontsigna sekretua entzutera. Horrela izanez gero, harria berreskuratuko litzateke, diskurtsoaren eta landu zuenaren parte izango litzateke.