Zinemaren bitartez zentzumenak leheneratzea da asmoa.Artzaintsa batek 3.000 ardi daramatza Hell Roaring Creek mitikoa, Montanako erreka basatiena, zeharkatzera.Castaing-Taylorrek, Sweetgrass filmaren zuzendarietako batek, egunsentiko errito mitikoa irudikatu du, “piktorialismo” izena jarri dion teknika baten bitartez.“Nire subjektibitatearen parte bat alde batera utzi nuen, kamerari geldi-geldi eutsi niolako, tripodea ni neu banintz bezala.Filmatzen nuen bitartean naturarekiko lotura izugarri estua sentitu nuen.Liluratuta nengoen ardiekin, paisaiarekin eta errekarekin.Ia gorputzaz gaindiko esperientzia izan zen.”
Zinemaldiak
Toronto International Film Festival; Viennale; Locarno International Film Festival.
Lucien Castaing-Taylor. Antropologo eta artista britainiarrak zinema, bideo eta argazki lanak egin ditu.New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan haren erakusketa iraunkor bat daukate. Gainera, lan horren inguruko erakusketak egin dituzte British Museum, Musee du quai Branly eta Smithsonian Institution erakundeetan.Berlin, Locarno, New York eta Torontoko jaialdietan jarri dituzte, besteak beste, haren filmak.Orain bideo eta argazki sail bat egiten ari da, artzainen lanbidearen xarma eta anbibalentzia agertze aldera.Egin ditu, besteak beste, In and Out of Africa, arte afrikarraren merkatuari buruzko bideo etnografikoa (nazioarteko 8 sari irabazi zituen), eta Made in USA, Los Angeleseko jantzigintza industrian haurrak eskulanetan aritzen direla salatzen duen filma.2002. urtetik, Castaing-Taylor Harvardeko Unibertsitateko Laborategi Etnografikoko eta Zinema Ikasketen Zentroko zuzendaria da.
Filmagintza
Made in USA (1990)
In and Out of Africa (1992)
Sweetgrass (2009)
The High Trail (2010)