Estreinaldia Espainian
Logela bezalako espazio txikian, ohean etzanda dagoen zahar bat nire zain dago orain dela hogeita hamar urtez geroztik. Sekretu bat du, eta niri kontatzeko irrikan dago. Nire kamera ohearen oinaldean jarri dut. Ez da elkarrizketa bat, baizik eta bakarrizketa polifonikoa hartualdi luze eta estatikoan. Bi hizkuntzen artean, frantsesez eta okzitanieraz, Jean Dougnac-ek nire gurasoen historia kontatuko dit; jaio nintzenean gurasoengandik banandu ninduten. Familiaren tragedia ezer ezkutatu gabe. Baina soilik atze-oihala izango da beste historia zinematografiko eta politiko batzuentzat. Abian diren beste bizitza batzuk, hitzaren bidez esploratuak.
Sariak
Prix du GNCR FID Marseille 2010
Zinemaldiak
FID Marseille, Rencontres Cinématographiques de Cerbère, 15èmes Rencontres du cinéma documentaire, Cinéma le Mélies, Montreuil, Festival International du film de la Roche sur Yon.
Noëlle Pujol. 1972. urtean jaio zen Saint Girons-en, Frantzian. Arte Ederretan graduatu zen Parisko Arte Ederren Unibertsitatean eta Arte Garaikidearen ikasketetan Le Fresnoy-n. Frantzian, Alemanian eta Hungarian bizi da. Dokumentalak zuzentzeaz gain, Pujolek bideoinstalazioak egiten ditu, eta argazkigintzaren eta marrazketaren zale amorratua da. 1998. urteaz geroztik, lanak arte garaikideko espazio askotan eta nazioarteko zine jaialdietan aurkeztu ditu, tartean, Indie Lisboan, Locarnoko Jaialdian eta Zine Dokumentalaren Marsellako Nazioarteko Jaialdian.
Filmagintza hautatua
Elles étaient une fois monmon… (2010)
Les animaux de Tirana (2009)
All the children but one (2008)
TIMADEUC (2007)
Rien n’a été fait (2007)
Zôon Politikon (2006)
Le Ver (2006)
Le Préparateur (2006)
ALLOHAJO, 2005
Escluse, (2003)
VAD (Visite à Domicile) (2002)
Baby-F (1999)